Politika -

Legebiltzarrean

Indarkeria politikoaren batzordea astelehenean osatuko dute, PP barik

UPyDk ere ez du parte hartuko. Lanerako abiapuntua "Motibazio politikoko testuinguruak eragindako giza eskubideen urraketaren eta bidegabeko sufrimenduen biktimak" txostena izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria politikoaren biktimen inguruko batzorde txostengilea astelehen honetan osatuko dute, alderdi guztiek, PP eta UPyD izan ezik, uztaila lanerako hilabete baliagarria izatea eskatu ondoren.

Batzordean izango dira Iñigo Iturrate (PNV), Jesús Loza (PSE-EE), Aintzane Ezenarro (Aralar), Mikel Arana (Talde mistoa-EB) y Juanjo Agirrezabala (Mistoa-EA).

Hasiera batean, honelako batzordeak Legebiltzarreko presidenteak zuzendu behar ditu, kasu honetan, PPko Arantza Quiroga, batzordean parte hartzeari uko egin dion alderdi baten kidea, hain zuzen.

Batzordearen abiapuntua "motibazio politikoko testuinguruak eragindako giza eskubideen urraketaren eta bidegabeko sufrimenduen biktimak" txostena izango da. Txosten hori Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen Legebiltzarrean iragan abenduaren 1ean.

Dokumentu hori Jaurlaritzak 2088an egindakoaren berrikusketa da. Orduan EA zen Giza Eskubideen Zuzendaritzaren arduraduna. Dokumentu hark ez zituen alderdiak ados jarri eta ondorioz ez zuen aurrera egin.

Biktimen klasifikazioa

Iragan igandean aurkeztutako dokumentuak ez ditu egoera ezberdinetan izandako biktimak maila berean jartzen, sailkatu egiten ditu hiru etapa historikoren arabera: Frankoren diktadura (1968-1977), demokraziaren lehen urteetatik 80ko hamarkadako erdialdera eta 80ko hamarkadaren bigarren erdialdetik gaur egun arte.

Azken horiek ez dituzte motibazio politikoak eragindako indarkeriaren biktimatzat hartzen, baina horrek ez du esan nahi haien egoera gainontzekoena baino arinagoa denik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea