Politika -
Lankidetza-hitzarmena
Sanchezek eta Colauk kultur hiriburutzaren hitzarmena suspertzea hitzartu dute
Hitzarmen horri esker, besteak beste, Estatuak 25,8 milioi euro inguru bideratuko ditu hiriko proiektu eta azpiegitura kultural eta zientifikoetara.
Agentziak | Erredakzioa
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak duela hamarkada bat Zapateroren Gobernuarekin sinatutako eta PPren gobernuekin etendako Bartzelonako kultur eta zientzia hiriburutzaren hitzarmena berraktibatzea hitzartu dute.
Sanchezek eta Colauk lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute ostiral honetan Espainiako Gobernuaren eta Bartzelonako Udalaren artean arlo sozial, ekonomiko, kultural eta zientifikoan, eta, besteak beste, Estatuak hiriko proiektu eta azpiegitura kultural eta zientifikoetara 25,8 milioi euro inguru bideratzea jasotzen du; azken hitzarmenak, 2010ekoak, jasotzen zuen kopurua.
Espainiako presidenteak eta Bartzelonako alkateak Kataluniako hiriburuaren egoera ekonomikoa, soziala eta kulturala aztertu dute 45 minutuz, Bartzelonako Udalaren bulego instituzionalean.