Politika -
Asteartean izendatuko dute
Denis Itxaso izango da Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria
Gipuzkoako Kultura diputatuak Jesus Lozaren lekua hartuko du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Denis Itxaso Gonzalez Gipuzkoako Aldundiko bigarren diputatu nagusi orde eta Kultura diputatua izango da Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria, Jesus Lozaren ordez.
Izendapena asteartean onartuko du Espainiako Gobernuak, Ministro Kontseiluan. Egun horretan, hain zuzen ere, hainbat erkidegotako ordezkariak izendatuko dituzte.
Itxasok Gipuzkoako Aldundia utziko du kargu berria hartzeko. Aldez aurretik, beste hainbat kargu publiko izan ditu; adibidez, Donostiako Udalean zinegotzi izan da, eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketan (GHK), presidenteorde.