Politika -

Faisan auzia

Zabaletarentzat 'gehiegizkoa' da hiru poliziaburuak auzipetzea

Aralarren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "bakea eta normalizazioa iristen denean diskurtso politikorik geratzearen beldur dira" batzuk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzaile nagusiak uste du "gehiegizkoa" dela Faisan auzian hiru poliziaburu auzipetu izana, zeren "orain, badirudi bakea eta normalizazioa iristen denean diskurtso politikorik geratzearen beldur direla indar politikoak eta mediatikoak".

Galdera bota du Zabaletak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean: "Zer egin behar dute politika indarkeria aprobetxatzera mugatu dutenek?".

Azalpenak "asko" izan daitezkeela adierazi ondoren, "PPko bozeramaileen adierazpenek urduritasuna agerian" uzten dutela azpimarratu du.

"Duten jarrerarekin,hauteskunde orokorrak aurreratzea eskatuz, Estatuko Gobernuaren izen ona galaraziz, jarduneko gobernua izango bazen bezala tratatuz, eta PSOEren hautagaia legez kanporatu behar dela esanez, agerian uzten dute PPren urduritasuna", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea