Politika -

EAJko EBBko presidentea

EAJk Bilduri: 'Udazkenean amaituko da ETAren amaiera eskatzeko epea'

Hauteskunde orokorrak aurreratzeko aukera dagoela ikusita, ezker abertzaleak erakunde armatuaren amaiera eskatzeko deialdi publikoa egin beharko luketela uste du EBBko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko exekutibako presidenteak ezker abertzaleari eta Bidluri ohartarazi die udazkenean amaitzen dela ETAri "modu publikoan eta argian bere ekintza bertan behera uzteko" eskatzeko epea.

EFE agentziari emandako elkarrizketa batean, Urkulluk denbora epe hori Gobernuak hauteskundeak udazkenera aurreratzeko aukerarekin lotu du.

"Guztiok, PPtik hasi eta ezker abertzaleraino, kontziente gara denbora amaitzen ari dela. Epea mugatuta dago, baina nahikoa da seinaleak igortzeko (indarkeriaren amaierari dagokienak) eta eman diren pausoak egonkortzeko. Izan ere, PPko hainbat agintariren artean Bildu legez kanporatzeko tentazioak ere egon daitezkeela uste du EBBko presidenteak.

Era berean, Urkullu nazkatuta agertu da ezker abertzalea eta ETA "txalotu behar direla dirudielako" ematen ari diren pausoengatik. EAJko liderraren ustez, horiek euskal gizartearekin zorretan daude indarkeriaren 50 urteengatik.

Gobernu aldaketa

Eusko Alderdi Jeltzaleko presidentearentzat "zaila da" PPren Gobernuak "bakerako bidean pausoak ematen lagunduko duela pentsatzea". Izan ere, terrorismoaren aurkako elkarteek "baldintzatzen" dutela uste du horiek "erabili" egin dituelako alderdi popularrak eta formazioaren barruan "ia eskuin muturrekoak" direnak ere badaudelako.

Espainiako egoera politikoari dagokionez, Urkulluk uste du udazkenean Gobernu sozialistaren garaia "amaitu daitekeela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea