Politika -
Auzitegi Konstituzionala
Konstituzionalak bertan behera utzi du Def Con Dosen abeslariaren aurkako zigorra
Auzitegiaren arabera, terrorismoa goratzea leporatuta urtebeteko kartzela-zigorra jartzea Cesar Strawberryren adierazpen askatasuna urratzea da.
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak babesa eman dio Def Con Doseko abeslari den Cesar Strawberryri, eta bertan behera utzi du terrorismoa goratzea edo biktimak umiltzea egotzita jarri zioten urtebeteko kartzela-zigorra, zigorrak adierazpen askatasuna urratzen duela iritzita.
Hori horrela, Auzitegi Konstituzionalak arrazoia eman dio Cesar Augusto Montaña Lehmani, Cesar Strawberry ezizenaz ezaguna denari, zigorra eragin zuten txioak adierazpen askatasunaren barruan sartzen direlako, Auzitegi Gorenak pentsatzen duenaren aurka.
Auzitan jarritako txioetan, Strawberryk Jose Antonio Ortega Lara ETAk bahitutako espetxe funtzionarioa berriro bahitu beharko luketela esan zuen, eta GRAPOrekin ere oroitu zen: "Esperanza Aguirreren konplexurik gabeko faxismoak GRAPO bera ere faltan botatzea eragiten dit".