Politika -

Karguaz jabetzeko ekitaldia

Euskararen "presentzia indartzeko" konpromisoa hartu du Itxasok

Aurreneko esaldia euskaraz bota du Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari berriak bere hitzaldian, "naturaltasunaren ikur erara".

Denis Itxaso Espainiako gobernuak EAEn duen ordezkari berria. Irudia: EiTB
Denis Itxaso Espainiako gobernuak EAEn duen ordezkari berria. Irudia: EiTB
Denis Itxasok Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari kargua hartu du

1:34

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Estatuak Euskadin eskaintzen dituen zerbitzu guztietan euskararen presentzia eta protagonismoa indartzeko lan egiteko konpromisoa hartzen dut", azpimarratu du Denis Itxaso Espainiako gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkari berriak, karguaz jabetzeko ekitaldian.

"Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako ministroa, agintariok, lagunok, egun on guztioi", hitzekin bere hitzaldiari hasiera eman dio Itxasok.

"Espainiako Gobernuaren ordezkari modura diodazen lehenengo hitzak euskaraz izatea nahi izan dut gure bi hizkuntzak elkarrekin bizi diren eta euskal herritarren gehiengo handi batek propiotzat sentitzen dituen naturaltasunaren ikur erara, bai eta kultura-ondare komuna dela eta askatasunez erlazionatzeko eguneroko tresna gisa duen balioa azpimarratzeko ere", azaldu du agintariak.

"Iragan dira batzuk, zoritxarrez, hizkuntza eta kultura zatiketarako eta liskarrerako harresi izan zitezen tematu ziren garaiak. Hizkuntzak, definizioz, komunikazio-tresna dira eta haien asmo nobleena pertsonak batzea da, partekatzen eta elkarrekin bizitzen lagunduz", nabarmendu duenez.

Azkenik, "euskara aberastasuna da euskaldunentzat, bai eta espainiar guztientzat ere. Beraz, gaztelaniarekin batera, komunikazioan eta ordezkaritza honek gizartearekin dituen harreman guztietan beti lehentasuna izatea nahi dut", erantsi du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Denis Itxaso Eguneko albisteak Kultura Albisteak