Politika -
Karguen zin egitea
Arabak behar duen 'taldea' da Gobernua, De Andresen ustez
Arabako Foru Aldundiko Exekutibo berriko zortzi diputatuek karguari zin egin diote Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan.
Erredakzioa
Javier De Andres Arabako ahaldun nagusiak datozen lau urteetan Arabako aldundia zuzenduko duen Gobernua aurkeztu du gaur eguerdian. Lurraldeak behar dituen beharrei "ziurtasun handienez aurre egiteko gai" den talde gisa aurkeztu du Exekutiboa.
Zortzi diputatu berriek Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan egin diote zin karguari.
Marta Alaña da Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatua eta ahaldun nagusiordea, Luis Viana Apraiz, Ekonomia Sustapen eta Foru Administrazio Sailekoa, Javier Ruiz de Arbulo, Toki Administrazioaren Sailekoa, Itziar Lamarain, Euskara, Kultura eta Kirol Sailekoa, Jose Zurita, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailekoa, Marta Ruiz, Ingurumen eta Hirigintza Sailekoa, Borja Monje, Nekazaritza Sailekoa eta Alicia Ruiz de Infante, Herrilan eta Garraio Sailekoa.
Legealdi honen hasiera "zaila bezain erakargarria" dela adierazi du Javier De Andresek eta erronka nagusia "arabarren ongizatea hobetzea" dela azpimarratu du.
Exekutiboa osatzen duten zortzi diputatuak "profesional bikainak" direla adierazi du, horien artean lau independenteak dira. "Bizitza erreala ezagutzen duten gizon eta emakume taldea dira eta arazoei aurre egiteko borondatea dute", erantsi du De Andresek.
Karguen zin egite ekitaldiaren ostean Diputatuen lehen Kontseilu bilera egin dute.