Politika -
Iragarritako neurrien ostean
Zerbitzua murriztea 'arriskutsua' da, Bizkartzainen Elkartearen ustez
Negoziatzera eseri arte, erabakia urtera amaiera arte atzeratzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari Euskadiko eta Nafarroako bizkartzainek.
Erredakzioa
Euskadiko eta Nafarroako Bizkartzainen Elkartearen arabera, irailaren 1etik bizkartzainen zerbitzua erdira murrizteko Eusko Jaurlaritzaren asmoa "arriskutsua eta presazkoa" da. Hori dela eta, alde guztiak negoziatzera eseri arte, erabakia urte amaiera arte atzeratzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Bilbon izandako prentsaurrekoan Jon Martinez elkartearen bozeramaileak azaldu duenez, zerbitzua bitan banatzeak 500 bizkartzainetan izango du eragina. Ondorioz, zerbitzuak berrantolatzeko "denbora" eskatu du.
Halaber, Martinezek gogoratu duenez, erabakiak arrisku bat ekarriko du bizkartzainarentzat eta baita babesten duten lagunentzat ere, "lau begik gehiago ikusten dute bi baino eta hau murriztu egingo dute".
"Oporretatik bueltan, langileek kaleratzeko gutuna aurkituko dute mahai gainean", azpimarratu du elkartearen bozeramaileak. "Gainontzeko alor profesionaletan duten tratu bera eskatzen dugu", gaineratu du.
"Askatasuna eta demokrazia gauzatzeko beharrezkoak izan gara eta orain, lehiaketa publikoa egin eta zazpi hilabeetera, zerbitzuen murrizketa bortitza erabaki dute eta ez gaude hori onartzeko prest", azaldu du Martinezek.
Euskadiko langabezi bakarrak bizkartzainak izatea nahi duela adierazi zuen Bilduk duela egun batzuk. Honi egin dio aipamena Bizkartzainen Erakundeak, "koalizio honek terrorismoaren amaierarekin bat datozela pentsatu nahi dugu".