Politika -

Euskadiko PPko burua

Basagoitik uste du EAJk euskal ekonomiari kalte egiten diola

Izan ere, EAEko PPko presidentearen ustez momentu honetan Euskadin Zapateroren neurriak "oztopo egiten" ari dira, eta horiek Iñigo Urkullu buru duen alderdiak babesten ditu Madrilen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak EAJ kritikatu du politika nazionala "xantaia moduan" erabiltzeagatik eta ohartarazi du datorren hauteskundeetan posible dela Madrilen "Bilduk EAJk baino eserleku gehiago izatea".

Iñigo Urkullu buru duen alderdiak bere eragina Madrilen "Eusko Jaurlaritza zalantza jartzeko" erabiltzea zentsuratu du Basagoitik.

Halaber, Euskadiko "popularren" presidenteak azaldu du EAJk Euskadin "moderazioaren eta elkarbizitzaren" alde egiten badu, eurekin akordioetara heltzea posible izango dela.

Bilduren gainean

Eusakdiko PPren presidenteak gaineratu du, Bilduk presioa izan duenean "pausoak eman" dituela eta indarkeriarengandik aldendu dela. "Inork ez dezala pentsa ezker abertzalea deiturikoa mugitu egiten dela, bere burua mugituta ikusi du, bultza egin zaio", esan du Basagoitik.

"Alderdien Legea indarrean zegoenean, jende horrek ahaleginak egin nahi zituen, edo behintzat ETArengandik aldendu zela erakutsi nahi zuen. Instituzioetan daudenetik, ETArekiko banaketa bat bera ere ez du erakutsi", gaineratu du.

Poriektuak blindatzeko dokumentua

Edozein kasutan, Bildu instituzioetan dagoen bitartean EAJrekin eta PSE-EErekin batera proiektuak blindatzeko beharra ikusten du Antonio Basagoitik; Abiadura Handiko Trenaren proiektua edo azpiegiturekin, ogasunarekin, industriarekin eta energiarekin zerikusia duten proiektuak izango lirateke blindatu beharrekoak Euskadiko "popularren" presidentearen iritziz.

Horretarako, astearte honetan dokumentu bat publiko egingo dute eta alderdiei emango die. Bertan, aipatutako proiektuak "edozein egoeratan, edozein instituziotan eta gobernutan" babesteko konpromisoa eskatzen dute, modu horretan "ez aurrekontuek, ez mozioek, ezta inongo gobernuk ere arriskuan jar ez ditzaten", azaldu du.

Hori bai, azpimarratu du ez dela "ez dakit zeren aurkako dokumentua", Euskadiren aldekoa dela, egonkortasuna eta aurrerapen ekonomikoa bermatuko dituena eta modu horretan, gizarte eta ekonomia arloetan "erdi aroan" dagoen koalizio politiko batek "ez ditu proiektuak atzeratuko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea