Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Gobernuaren aurka zentsura mozioa aurkezteari uko egin dio Montorok
Hala ere, PPko bozeramaile ekonomikoaren aburuz, "hauteskunde orokorren data aurreratu behar da, egungo egoera ekonomikoa larria delako".
Erredakzioa
Cristobal Montoro PPko bozeramaile ekonomikoak baieztatu duenez, "beharrezkoa da hauteskunde orokorren data aurreratzea, egungo egoera ekonomikoa larria delako eta hau Gobernu berri baten egitarau politiko batek bakarrik konponduko du".
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Montorok "Diputatuen Biltzarrean parlamentuko babes nahikoak izaten ez baditu" PPk zentsura-mozio bat aurkeztuko duela baztertu du, "zentzurik ez duelako".
ETAri buruz, "popularrak" taldearen bukaera laster gertatzea espero du. "Berri hori garrantzitsua izango litzateke. Guztiontzat beharrezkoa da eta Gobernu bati airea ematea edo ez, ez da hain garrantzitsua", gaineratu du.
Bilduri dagokionez, buruzagi popularrak demokrazia guztietan " demokrazia horrekin doazen printzipio batzuen betetzea" exijitu behar direla adierazi du. Zentzu horretan, "terrorismoari babesa ematea ez dauka zentzurik ez demokrazia batean ezta inolako leku batean ere", gaineratu du. Montorok adierazi duenez, egintza horiek justifikatzen dituzten alderdi politikoek "ez dira inoiz demokratikoak izango".
"Faisan kasua"ri dagokionez, Montorok Alfredo Perez Rubalcaba Barne Ministro oihak dimititu behar duela uste du. "Rubalcabak berak kasu horretan bere erantzukizuna zein den hausnartu behar duela" ziurtatu du.