Politika -

A-20, hauteskundeak

Rajoy: 'Hauteskundeak egungo egoeratik irteteko bultzada izango dira'

Halaber, adierazi duenez, aurreratzea zen "aspalditik espainiar gehienek eta PPk nahi zutena".

Rajoy: 'Hau albiste oso ona da'

01:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPren presidenteak ziurtatu du bere alderdia prest dagoela aldaketa politikoaren protagonista izateko eta, esan duenez, hauteskunde orokorrak "egungo egoera larritik ateratzeko behar den bultzada izango dira''.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuaren presidenteak hauteskundeak aurreratuko dituela iragarri ondoren egindako prentsaurrekoan Rajoyk adierazi duenez, aurreratze hori da "espainiarren gehiengoak eta PPk nahi zutena, aspalditik"; beraz, "berri ona" izan da.

Gobernu berriak "lan zaila" izango duela onartu du PPren buruak, baina, lan hori egiteko, "denbora eta espainiarrengandik konfiantza izango ditu, eta egungo egoera zeharo hobetzen du horrek".

"Bozetan dago Espainiak etorkizunera ilusioz begiratzeko behar duen konfidantza uholdea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea