Politika -

A-20, hauteskundeak

Rubalcaba hauteskundeak aurreratzeko arrazoiekin bat dator

Hala ere, aurrerapen hori Zapaterori "sekula" eskatu ez diola azpimarratu du PSOEko hautagaiak.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko hautagaia. Argazkia: EFE
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko hautagaia
Rubalcaba 'irabazteko eta gobernatzeko' programa batekin aurkeztuko da

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapateroren "uste berekoa" dela adierazi du gaur Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko hautagaiak. Hauteskundeak aurreratzeko erabakiarekin bat datorrela esan du Rubalcabak, baina aurrerapen hori Zapaterori "sekula" eskatu ez diola azpimarratu du.

Rubalcabak prentsaurrekoan azaldu duenez, Zapaterok "Espainiaren interesetan pentsatuz" hartu du erabakia. Azaroaren 20ko hauteskundeetara "irabazteko eta gobernatzeko" programa batekin aurkezteko konpromisoa hartu du hautagai sozialistak.

Horretarako prest dagoela erantsi du Rubalcabak, eta PSOE herritarren gehiengoaren "konfiantza berreskuratzeko kapaz" izango dela adierazi du, "Espainia ezberdin eta hobeago bat eraikitzeko".

"Haizearen norabidea aldatu egin da"

"Haizearen norabidea aldatu egin" dela erakusten dute inkestek, Rubalcabaren esanetan. Herritarren gehiengoarekin berriro "konektatzeko" aukerei dagokienez baikor agertu da. Era berean, gizartearen "nahi eta proiektuekin bat etortzeko sustrai sakonak" dituela demostratuko duela esan du.

"Epeak errespetatzen dituenez" hauteskundeak ofizialki deitu bitartean (irailaren 27an desegingo dituzte Gorteak) programa osatu eta zehaztuko du Rubalcabak, hainbat sektoretako ordezkariekin "elkarrizketa etengabea" izanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea