Politika -
Maiatzeko porrotaren ostean
Hamaikabat plataforma politikoa izango da, alderdi izateari utzita
Sortu eta bi urtera, alderdia Gipuzkoako zinegotzien gestoria baten esku geratuko da, eta gestoria horrek agintzeko atribuzioak eta kide anitzeko Presidentetza izango ditu.
Erredakzioa
Hamaikabatek "ohiko" alderdi politiko izateari utzi eta plataforma politiko bihurtzea erabaki du. Hala ere, alderdiaren "marka"ri aldi baterako eustea adostu dute aurreko hauteskundeetan lortutako zinegotziak hurrengo lau urteetan babesteko.
Erabakia aho batez hartu dute Hamaikabatek Donostian egindako ezohiko bileran, batez ere maiatzaren 22ko hauteskundeetan izandako "porrota"k bultzatuta. Orduan EAtik sortutako alderdiak botoen % 2,69 lortu zuen eta Gipuzkoan 12 zinegotzi atera zituen.
Alderdia duela bi urte eta hilabete bat sortu zen, Gipuzkoako EAko agintari nagusiek alderdia utzi zuten beste alderdi bat sortzeko, EAk ezker abertzalearekiko gero eta hurbilago zegoela ikusita. Orain H1! Plataforma bat izango da "alderdi politikoetatik aparte".
Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentearen kazetariei esandako hitzetan, ez dute beste alderdi politikoetara "bidaiarik egiteko asmorik", ideia "batera jarraitu eta abertzaletasunaren inguruan hausnartzea" baita.
Alderdia Gipuzkoako zinegotzien gestoria baten esku geratuko da, eta gestoria horrek agintzeko atribuzioak eta kide anitzeko Presidentetza izango ditu.