Politika -
Terrorismoa
Patxi Lopez: 'Zenbait Breivik izan ditugu Euskadin'
Lehendakariaren esanetan, "indarkeria fanatikoa erabili duten batzuk izan ditugu, ez asko, baina gure gizartetik botatzeko prest daude euskaldunak".
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak adierazi duenez, "indarkeria fanatikoa erabili duten zenbait Breivik, ez asko, izan ditugu Euskadin, desberdin pentsatzen zuena hiltzea nahi zutenak". Hala ere, "gure gizartetik botatzeko prest daude euskaldunak". Lehendakariak azpimarratu duenez, "horrelako kasuen aurrean ezin dugu beste alde batera so egin, bai Norvegian nahiz Euskadin jazo".
"Zorionez, halako ikasbideak Euskadin ikasita ditugu dagoeneko eta egungo gizarteak ez die afera hauei bizkarrik ematen, sendo aurre egiten die baizik", nabarmendu du. Gainera, "indarkeria erabiltzen dutenak gure gizartetik kanporatzeko prest gaude".
Osloko eta Utoyako uhartean izandako atentatuen irudiak ikusi zituenean, ETAren atentatuak gogoratu zituela aitortu du Patxi Lopezek.
Muturreko eskuinaren susperketa
Eusko Jaurlaritzako buruak Europan ematen ari den muturreko eskuinaren susperketa deitoratu du. Honen esanetan, "hitzaldi demagogikoentzako haztegi egokia da krisi ekonomikoa, desberdina denari erasoa egiteko, etorkinari, esaterako".
Lehendakariaren aburuz, "kanpotik datorrena ez da lapurra" eta hura herritarren artean zabaldu behar da, izan ere, "etorkina bizitzeko aukera baten bila datorren laguna da". "Hori abiapuntutzat hartuta, gure hausnarketa politikoak egin ditzazkegu", gaineratu du.