Politika -

Gasteizko alkatea

Marotok Gasteizen gehiago inbertitzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Halaber, Marotoren ustez, Eusko Jaurlaritzak "mimo gehiago" sor dizkio Gasteizi, baina ez du gainerako hiriburuen aldean egindako ustezko bidegabekeriarik bilatuko.

Javier Maroto Gasteizko alkatea. Argazkia: EITB
Javier Maroto Gasteizko alkatea. Argazkia: EITB
Javier Maroto Gasteizko alkatea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto Gasteizko alkatearen hitzetan, Eusko Jaurlaritzak ahalegin handiagoa egin behar du Gasteizen, inbertsioen esparruan; ildo horretan, Gasteizek aurrekontuetan garrantzi handiago izateko ahalegina egingo duela esan du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Marotok esan du, halaber, alderdi guztiekin ondo konpondu nahi duela, batez ere PSErekin eta EAJrekin; izan ere, alderdi horiekin egindako akordioek "emaitza onak" eman dituzte.

"Akordioak garapenaren oinarria dira", esan du PPko politikariak. Bestalde, Antonio Basagoitik gidatzen duen alderdian pozik dagoela azaldu du, jarrera zentratuagoa bilatzen duelako. Halaber, datozen hauteskundeek PSEren eta PPren arteko akordioan eraginik izango ez dutela uste du Marotok.

"Ez dira itunak hautsi behar, baizik eta gehiago lortu", adierazi du. Ildo horretan, EAJrekin akordioak adostea gustatuko litzaiokeela esan du.

EAEko gainerako alkateekin duen harremanagatik galdetuta, eta, batez ere, Donostiako alkatearekin, Juan Karlos Izagirrerekin (Bildu), duen harremanari buruz, Izagirrerekin tertulia egin eta pintxoak hartu dituela azaldu du Marotok, eta, Gasteizko alkatea denez, bere betebeharra gainerako alkateekin harremana izatea dela gaineratu du.

Halaber, Marotoren ustez, Eusko Jaurlaritzak "mimo gehiago" sor dizkio Gasteizi, baina ez du gainerako hiriburuen aldean egindako ustezko bidegabekeriarik bilatuko.

Bestalde, Maroto Garoñako zentral nuklearra ixtearen alde agertu da. Atzo PPko zenbait buruk datozen hauteskundeak irabazten badituzte Garoña ixteko data atzeratzeko prest daudela esan zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea