Politika -

Azpeitian

ETAko presoen aldeko elkarretaratzeari buruz galdetu dio PPk Aresi

Atzo Azpeitian (Gipuzkoa) ETAko presoen alde egindako elkarretaratzeari buruz galdetu dio PPk Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Azpeitian (Gipuzkoa) ETAko presoen alde egindako elkarretaratzeari buruz galdetu dio PPk Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari; kontzentrazio horren berri bazuen zergatik debekatu ez zuen galdetu diote Eusko Legebiltzarrean.

Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak agiri batean salatu duenez, ETAko presoen ehunka senide Loiolako basilikan bildu ziren atzo, pankartak hartuta, eta ETAko presoen aldeko leloak oihukatu zituzten.

"San Ignazio festa garrantzitsua ETAren aldeko apologia egiteko erabiltzen duenik” oraindik badagoela deitoratu du Urquijok. Ildo horretan, elkarretaratzearen berri ote zuen galdetu dio Rodolfo Aresi, eta, horrela izan bazen, zergatik ez zuten debekatu; halaber, elkarretaratzearen sustatzaileei jarritako isunak zehazteko eskatu dio.

Bestalde, Ertzaintzak argiketa egin duen jakin nahi du Urquijok, eta egin badu Auzitegi Nazionalera bidali ote duten galdetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea