Politika -
Udaletxean bildu dira
Odon Elorzak 'desengainua' hartu du Izagirrerekin izandako bileran
Donostiako alkate ohiak hiriko proiektuei eta egoerari buruz hitz egiteko asmoa zuen baina Elorzak azaldu duenez, egungo alkateak "normalizazio politikoari" buruz mintzatu da.
Erredakzioa
Odon Elorza Donostiako alkate ohiak "desengainua" hartu du asteazken honetan Juan Karlos Izagirre egungo alkatearekin izandako bileran. Elorzak azaldu duenez, hiriko proiektuei eta egoerari buruz hitz egiteko asmoa zuen baina Izagirre, berriz, "normalizazio politikoari" buruz mintzatu da.
"Ni hiriari buruz hitz egitera nentorren. Hiriak ezin du funtzionatu ideologia gailentzen denean. Ideologian oinarrituta erabakiak hartzen baldin badira, Donostiak atrofia bat pairatzeko arriskua dago", deitoratu du Elorzak.
Izagirrek Donostiako Udaletxean hartu du Elorza eta ordu erdiz bildu dira. Bildu koalizioko alkateak normalizazioari eta bakegintzari buruzko "afera zehatz batzuk" ekarri dizkio.
Bilera amaitu eta gero, "desengainua hartu" duela azaldu du, ideiak eta proposamenak partekatzeko itxaropena zuelako, "baina hori ez zen deialdiaren asmoa".