Politika -

Txosten juridikoa

Diputazio Iraunkorrak ezin du bere gain hartu Legebiltzarraren ohiko jarduera

Ez dago “oinarririk” organo horrek bere eskumenak handitzeko eta “ohiko” Parlamentu baten gisara funtzionatzeko, Ganberako legelariek txosten batean esan dutenez.

Diputazio Iraunkorrak ezin du “ohiko” Parlamentu baten gisara funtzionatu, legelarien ustez
Eusko Legebiltzarra
Diputazio Iraunkorrak ezin du “ohiko” Parlamentu baten gisara funtzionatu, legelarien ustez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek ebatzitakoari jarraituta, Diputazio Iraunkorrak ezin ditu bere eskumenak zabaldu eta ordezkari guztiek bere agintaldian indarrean izango duten “ohiko” Parlamentu baten gisara funtzionatu, ez baitago hori justifikatzen duen “oinarri arauzko edo faktikorik”.

EH Bilduk eskatuta bildu dute bere hausnarketa Legebiltzarreko legelariek txosten horretan, eta Ganberako Diputazio Iraunkorreko Mahaiak asteazkenean aztertu du idatzi hori.

Koalizioaren aburuz, bideak ireki behar dira Ganberak bere jarduera berreskuratu eta Jaurlaritza kontrolatzeko bere funtzioa bete dezan egungo egoera politiko eta soziosanitarioan, Legebiltzarra deseginda dagoelarik, nahiz eta, koronabirusaren pandemiaren aurreko ziurgabetasunaren ondorioz, hauteskunde autonomikoek datarik gabe jarraitzen duten.

Hori dela eta, EH Bilduk txosten bat eskatu zien Legebiltzarreko legelariei, hauteskundeak atzeratu izanak Ganberaren jardueran dituen ondorioak aztertzeko, deseginda baitago eta jarduera minimo bat baitauka Diputazio Iraunkorraren bitartez. Gainera, zerbitzu juridikoei eskatu zien instituzioak “ohiko jarduera” berreskuratze aldera legezko formula egokiena proposatzea.

Diputazio Iraunkorraren eskuduntzen irismena interpretatzeko orduan, zerbitzu juridikoek adierazi dute “arrazoizkoa” ematen duela, “beharrezko baldintza formal eta materialak betez gero”, organo horrek hainbat jarduera izapidetzeak, hala nola legez besteko proposamenak.

Halaber, Diputazio Iraunkorrak “zeregin legegile partziala” har lezake, legelarien esanetan, osasun krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak aurkezten dituen lege proposamenak onartu edo baztertzeko orduan, irakurraldi bakarreko prozeduraren bidez.

Legebiltzarreko legelariek azpimarratu dutenez, “arrazoizkoa ematen du une honetan Diputazio Iraunkorrak araudiaren arabera dagozkion eskuduntza eta betebeharren arabera jokatzeak”, eta ez du “arauzko oinarririk edo oinarri faktikorik ohiko Parlamentu baten gisara jokatzeak; hots, 75 legebiltzarkideek beren agintaldia indarrean edukiko balute bezala”.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE albisteak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak