Politika -

Indarkeria gaitzetsi gabe

Jaureguik ETAko presoak babestearen ondorioez ohartarazi dio Bilduri

Presidentziako ministroak Martin Garitanok Loiolako San Ignazioren festan eta Gasteizko jaien hasieran izandako "jokabide alderdikoia" gaitzetsi du.

Ramon Jauregui Presidentziako ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Ramon Jauregui Presidentziako ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui Presidentziako ministroak ETAko presoak talde terroristaren indarkeriaren gaitzespena sendo egin gabe babestearen ondorioez ohartarazi die Bilburi eta bere ordezkariei.

Europa Press albiste agentziari emandako elkarrizketa batean, ministroak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldu nagusiak Loiolako San Ignazioren festan eta Gasteizko jaien hasieran izandako "jokabide alderdikoia" gaitzetsi du. "Ez zaizkit gustatzen", esan du.

Jaureguiren hitzetan, Garitano bere jokabidearekin "bere munduaren ordezkaria da soilik eta ez gipuzkoar guztiena"; ildo horretan, "bere betebehar instituzionalak ez dituela betetzen" gaineratu du.

Bestalde, Jaureguiren esanetan, "ETAko presoak babestea indarkeria gaitzetsi gabe okerrena" da. Ildo horretan, mezu argia helarazi dio Garitanori: "Bilduren jokabidea indarkeriaren gaitzespenarekin ez badator, beren diskurtsoa bateraezina izango da demokraziarekin, eta Bilduk ondo ezagutzen ditu ondorioak".

Bilduren etorkizun politikoaren harira, Jaureguik esan du Bildu ez dela boto gehien jasoko duen alderdi politikoa EAEn.

Halaber, Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia ez da ezker abertzalearen burua izango datozen hauteskundeetan, "ezgaitua" baitago.

"Datozen hauteskundeetan ez da izango, ez da? Orduan hurrengo hauteskundeak heltzen direnean, horretaz hitz egingo dugu; izan ere, epaien zain dago", adierazi du.

Presoek kartzela-zigorra beteko dute

Bestalde, ETAk armak utziko balitu Gobernuaren espetxeetako politikagatik galdetuta, Jaureguik esan du presoek kartzela-zigorra beteko dutela.

Azkenik, "zuhurtasunez" jokatzeko aldarrikapena egin du; "inoiz izandako bake aukera behin betikoa eta atzeraezina bihurtzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea