Politika -
Andre Maria Zuriaren festak
Herrizaingo Sailak presoen aldeko manifestazioa debekatu du Gasteizen
Ibilbidea aldatzeko agindu ondoren egin duten deialdi berria "aurrekoaren antzekoa" dela iritzi dio eta jaietako ekitaldien ospakizuna "eragozteko arriskuak" jarraitzen duela.
Erredakzioa
Hiriko jaietako ospakizunak "eragozteko arriskua" zegoela iritzita, Herrizaingo Sailak manifestazioaren ibilbidea aldatzeko agindu zien deitzaileei atzo.
Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez, gaur deialdi berri bat jaso dute, baina, aurrekoaren ibilbide antzekoa mantentzen zuen eta martxa debekatzea erabaki dute.
Herrizaingo Sailaren aburuz, deialdi berria "aurrekoaren jarraipen soila" da eta "jaietako eskitaldiak eragozteko arriskuak" jarraitzen duela iritzi dio.
Ertzaintzak ebazpena betetzeko beharrezko neurriak hartuko dituela gaineratu du Herrizaingo Sailak.