Politika -

Omenaldia Donostian

Izagirre: Donostian 'ez dugu inolako ekintza intoleranterik nahi'

Frankismoaren biktimei egindako omenaldian PP izan da udal-ordezkaririk aurkeztu ez duen udal-talde bakarra, udako "agenda arazoengatik".

Izagirre alkateak biktimen oroimenez jarritako plaka desestali du. Argazkia: Efe.
Frankismo garaiko biktimak izan dituzte gogoan Donostian

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian "inolako ekintza intoleranterik" ez dutela onartuko adierazi du Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateak frankismoaren biktimei egindako omenaldian. Bertan alderdietako udal-taldeetako ordezkariak izan dira, PPkoak izan ezik.

Izagirrek La Zurriolan egindako lore eskaintzaren buru izan da, Sagueseko zelaigunean. Bertan frankismoaren oroimenez jarritako plaka bueltatu dute, izan ere, dyela gutxi lapurtu egin zuten, Ulia mendian zegoenarekin gertatu bezala.

Omenaldian, Izagirrerekin batera, udal-gobernuko beste kide batzuk izan dira: Nerea Txapartegi, Nekane Burutaran, eta Josu Ruiz. Bertan egon dira Ander Rodriguez Gizarte Gaietarako foru arduraduna, Bildukoa ere bai, PSE/EEko Ernesto Gasco, Susana Garcia Checa, Miguel Angel Diez eta Maravi Defauce eta EAJko Eneko Goia, Juan Ramon Viles era Aitziber San Roman.

PPko udal-taldea ordezkaririk bidali ez duen bakarra izan da, udako "agenda arazoen ondorioz", alderdiko iturriek Efe agentzia albisteari esandakoaren arabera.

Genozidio Frankistaren Biktimen Elkarteak antolatutako omenaldian 100 pertsona inguru bildu dira. Plaka berria jarri eta lore eskaintza egin dute. Plakaren aurrena euskal dantzak dantzatu eta hainbat bandera jarri dituzte, errepublikarra eta ikurriña tartean.

"Zauri politiko ugari"

"Gure herrian zauri asko, gehiegi, dauzkagu irekita, duela hainbat hamarkada gatazka politikoak sortutakoak, baina ezin dugu geldirik geratu bizitzak aurrera egiten duelako, etorkizunari begira, eta horri esker gure herrialdearen etorkizun zoragarri eta itxaropentsua ikus dezakegu", gaineratu du Izagirrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea