Politika -
Egindako kritiken ostean
'Garitano ETAko biktimekin ere bilduko da', esan du Urizarrek
Gainera, adierazi duenez, 'presoen senideekin harremanetan dagoen moduan, ETAko biktimekin ere harremanetan egongo da, baita bestelako biktimekin ere".
Erredakzioa
Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari orokor eta Bilduren ordezkariak esan duenez, Martin Garitano Gizpuzkoako ahaldun nagusia "presoen senideekin harremanetan dagoen moduan, ETAko biktimekin ere harremanetan egongo da, baita bestelako biktimekin ere". Horen ildotik, biktimen arteko "ezberdintasunak" gainditzeko apustua egin du, "batekin zein bestearekin" egonda.
Martin Garitanok jaso dituen krikiten ostean, Urizar seguru azaldu da "hainbat forotan erabaki dutela Bildu izango dela udako sugea" eta, ondorioz, "Bilduri egurra eman behar zaio".
"Argi dugu alde guztietatik emago digutela egurra", ziurtatu du Urizarrek, eta, horrela jokatzea "justifikaezina" dela adierazi du; hala ere, "batzuek ez dituzte argudioak behar edozer gauza justifikatzeko", nabarmendu du.
Zentzu horretan, esan du ez duela ulertzen kritikatzea Gipuzkoako ahaldu nagusiaren presentzia Gasteizko udaletxean, Zeledonen jaitsieran, ETAko presoen senideekin batera.
Urizarrek "oso argi" dauka "ahaldun nagusi bezala eta Bilduren Aldundiako ordezkari bezala presoen senideekin harremanetan dagoen moduan, ETAko biktimekin ere harremanetan egongo dela, baita bestelako biktimekin ere".
Bildu ETAko biktimen omenaldietan egongo ote den polemikaren inguruan, Urizarrek esan du "mugimendu hori" egingo dela eta zalantzan jarri du "hainbeste garrantzia ematea Garitanok momentu jakin batean egin dezakeen adierazpenari" eta, aldiz, ez eman inokako garrantzia Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Bulegoaren zuzendariak esandakoari, alegia, "esan zuenean positiboa dela Tolosako Udalak bere senarraren oraitarria konponduko duela", duela gutxi eraso egin zioten oroitarriari.