Politika -

Independentistak deituta

Herrizaingo Sailak Gasteizko kontzentrazioa egin zutenak salatuko ditu

Herrizaingo Sailak agindu zuen Frantzia kalean egin behar zutela elkarretaratzea, baina azkenean Ama Birginia Zuriaren enparantzan egin zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak espedientea ireki die ''Independentzia'' lelopean atzo, larunbata, Birgina Zuriaren plazan elkarretaratzea egin zutenei, Independetistak sareak deituta.

Elkarretaratzea Frantzia kalean egin behar zutela agindu zuen Herrizaingo Sailak ostegunean, jaietako ekitaldiak egiten diren leku berean egon ez zitezen.

Alabaina, atzo eguerdian elkarretaratzea egin zuten aipatutako plazan, Herrizaingo Sailak agindutakoari muzin eginez, ohar baten bidez adierazi dutenez. Ertzaintzak elkarretaratzearen arduradunak identifikatu zituen.

Herrizaingo Sailak espediente bat ireki die gertatutakoagatik, zigor bihur litekeena, antolatzaileen erantzukizunak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea