Politika -

Bakea eraikitzeko

Elorzaren aburuz, euskal politikan hirugarren bide bat ireki behar da

"Independetismoaren eta espainolismoaren alternatiba" izan beharko lukeen mugimendu sozial bat beharrezkoa dela iritzio dio Odon Elortzak, besteak beste, elkarbizitza eta bakea eraikitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odon Elorza Donostiako alkate ohiak euskal politikan "independentismoaren eta espainolismoaren alternatiba" izango den hirugarren espazio bat eskatu du eta Patxi Lopez lehendakariari bake prozesuan lidergotza hartzeko eskatu dio.

El Paisek dakarren iritzi artikulu batean, Donostiako alkate ohi sozialistak dio, independentziaren alde dauden erradikalek "Bildukistan" delakoa sortu nahi dutela, eta salatu du "gabeziak" konpondu beharrean gehiago arduratzen direla "ideologia erein eta hamaika herri-galdeketa eta batzar" antolatzeaz.

Bere ustez, ETAko presoak babestuz eta "espainola den ororenganako gorrotoa" indartzen duen fronte soberanistarekin "bake prozesua zapuzteko" arriskua dago. Hala, Elorzak ohartarazi du, "ezin dela noraezean utzi, ezta independentismoaren erritmoen eta edukien" menpe.

"Bere esanahia zehaztu behar da, eta lehentasunez, lehendakaritzatik lidergotza eraman behar da Rubalcabaren laguntzaz", erantsi du.

Testuinguru horretan, euskal politikan "Hirugarren espazio" bat beharrezkoa dela iritzi dio, "independentismoaren eta irudimen gutxiko espainolismoaren" alternatiba izango dena. Proposatutako aukera hori parte hartzea bultzatzeko gizarte-mugimendu bat izango litzatekeela adierazi du Elorzak, indar demokratikoen arteko akordio historikoak emango dituen bilkura politiko eta zibikoa.

"Hirugarren espazioak bakearen eraikuntzari, elkarbizitzari, autogobernuari eta Espainia eta Euskadiren arteko harreman onari lehentasuna eman behar dio", azaldu du Elorzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea