Politika -
Ospatzeko eguna
Eusko Jaurlaritzak udazkenean ospatuko du Ertzaintza Eguna
Ertzaintzak sinkikatuekin dituen lan baldintzen inguruko negoziazioak desblokeatu ondoren hartu dute erabakia.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Ertzaintza Eguna ospatuko du hurrengo udazkenean. Ertzaintzak sindikatuekin dituen lan baldintzen inguruko negoziazioak desblokeatu ondoren hartu dute erabakia. Akordio hori ostiral goizean sinatuko dute, Jaurlaritzako iturrien arabera.
Herrizaingoko sailburuak, Rodolfo Aresek, konpromezua hartu zuen aurreko ekainean, Eusko Legebiltzarran. Esan zuenez, hilabete horretan adostuta zegoen eguna sindikatuekin zituzten eztabaidak zirela eta atzera bota zutenean, Ertzaintza Egunaren ospakizuna 2011 amaitu baino lehen izango zen.
Rodolfo Aresek eguna atzeratzea erabaki zuen, ertzainek egun hori euren protestak aurkezteko ez erabiltzeko. Hala ere, sailburuak esan zuen arabera, "baldintza egokiak" izaterakoan ospatuko zen Euskadiko poliziari eskeinitako eguna.