Politika -

Martxa

Etxeratek Eleakek Donostian deitutako manifestazioan parte hartuko du

Donostiako Aste Nagusia hasi aurretik, Eleak mugimenduak deituta manifestazioa egingo da, "Euskal Herria Libre eta Legala. Eskubide guztiak guztiontzat" lemapean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Eleak mugimenduak gaur, abuztuaren 13an, Donostian deitutako manifestazioan parte hartuko duela adierazi du.

Herrizaingo sailak hala behartuta, Bulevarretik abiatu beharrean, Perlatik aterako da martxa, Aresen sailak ohar bidez aste honetan adierazi duenez, "jaien hasiera normalean eraginik izan ez dezan". Arratsaldeko 17:00etan atera eta hiri erdialdea zeharkatu ondoren, Okendo plazan amaituko da, antolatzaileek aurreikusi bezala. Epaiketa politikoak amaitzea eta auzi horietan epaituak izaten ari diren pertsonak libre geratzea eskatuko dute, baita Sortu legeztatzea ere. ETAk azkena kaleratutako agiriari erantzunaz, Espainiako gobernuari errepresioarekin amaitzeko eta espetxe politika aldatzeko ere eskatuko diote. Eta bestalde, gatazkaren ondorioz samina pairatu duten pertsona guztien sufrimendua onartzea defendatuko dute, inor bazterrean utzi gabe. Martxarekin bat egin du ezker abertzaleak, alternatibak, etxeratek eta baita, hainbat pertsona ezagunek ere: Ainhoa Aznarez, Jesús uzkudun eta Mikel Izagirrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea