Politika -

Bakearen ezarpena

'ETArekin haustu egin duela erakusteko' eskatu dio Aresek Bilduri

Herrizaingo sailburuaren hitzetan, presoek ezin dituzte espetxe-onurak jaso ETAren inguruko egiturak laguntzen dituztelako. Horretan Bilduk eragina duela adierazi du.

Rodolfo Ares. Argazkia: europapress.es.
Rodolfo Ares. Argazkia: europapress.es.
'ETArekin haustu egin duela erakusteko' eskatu dio Aresek Bilduri

00:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuak uste du Bilduk "ETAren inguruan begi-keinuak" egiten dituela "egitura batzuei babesa emanez". Horrek presoengan eragina duela adierazi du eta horregatik ezin dituzte espetxe-onurak hartu.

Gainera, ''ETArekin haustu egin duela erakusteko'' eskatu dio ezker abertzaleari. Martin Garitako Gipuzkoako ahaldun nagusiarentzat hitz batzuk izan ditu baita ere "ETAko biktimen omenaldietara joateko ordua dela" adieraziz.

"ETAk betirako desagertuko delaren iragarpena ez da azkartasunez gertatuko", baieztatu du Aresek. Hala ere, "bakea atzamar puntekin ukitzen ari dela" gogoan hartu du eta "guztia ondo joanez gero, legislatura honetan lortuko dela" adierazi du.

Gainera, PP alderdikoek "erradikal abertzaleak bertan daudela eta haien iritziak defendatuko dituztela" ulertu behar dutela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea