Politika -
Aurtengo lehenengo seihilekoan
Delitu terroristak % 27 jaitsi dira, Euskadin
Bitartean, sexu-askatsunaren aurkako delituak % 11 inguru hazi dira, Ertzaintzaren datuen arabera.
Erredakzioa
Delitu terroristak % 27,03 jaitsi dira aurtengo lehenengo seihileko honetan, 2010eko denboraldi berdinarekin alderatuta. Sexu-askatasunaren aurkako delituak aldiz, % 11 inguru hazi dira, Ertzaintzak emandako datuen arabera.
Terrorismoaren ingurko gertaerak 2010ean 984 izatetik aurten 718 izatera pasatu dira. Horretan ETAko su-etenak eragin handia izan du, bi urte daramate hilketarik egin gabe.
Gainera, kale borrokaren inguruko ekintzak % 91,67 jaitsi dira. 2010eko lehenengo seihilabetean 24 kasu izatetik bi kasu izatera pasatu dira aurtengo denboraldi berdinean.
Beste delituak
Osotasunaren aurkako delituak % 11,44 hazi dira: Sexu-askatasunaren aurkako 165 delitu egon ziren 2010eko lehenengo seihilabetean eta aurten, 183. % 7,82 inguru hazi dira lesioak eta droga eta alkoholaren inguruko delituak % 6,80 hazi dira.