Politika -

Koronabirusa

Chivitek Nafarroa Suspertzeko Plana iragarri du

Gobernuaren asmoa da erakunde guztiak eta gizarte zibila aintzat hartzea, “aurrerapena, kohesioa eta berrikuntza” helburu neurriak ezartzeko.

Nafarroako presidenteak ekain amaierarako prest izan nahi du plana
Maria Chivite, Nafarroako presidentea
Nafarroako presidenteak ekain amaierarako prest izan nahi du plana

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Nafarroa Suspertzeko Planaren helburu eta urratsak onartuko ditu biharko saioan, Maria Chivite presidenteak iragarri duenez. Neurri sozial eta ekonomikoz, edukiz, bete beharko den edukitzailea izango da, foru erkidegoa “aurrerapenaren, kohesioaren eta berrikuntzaren” bidean jarriko duena, Gobernuaren arabera.

Javier Remirez eta Jose Maria Aierdi presidenteordeak albo banatan zituela bideokonferentziaz eskaini duen prentsaurrekoan, Maria Chivite Nafarroako presidenteak aurreratu du bihartik aurrera plana osatuko duten neurriak diseinatzea dela asmoa, ekainean, deseskalatzearen azken fasearekin batera, onartuta eduki eta martxan jarri ahal izateko.

Gobernuaren “borondatea” plan honetan “Nafarroako erakunde guztiak eta gizarte zibila” aintzat hartzea da, presidenteak azpimarratu duenez, eta, hori dela eta, lan horretan parte hartzeko deia egin die “alderdi politiko, unibertsitate, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazio, sindikatu, enpresaburu, tokiko ekintza talde, agente sektorial eta bestelako gizarte taldeei”.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Politika Albisteak Nafarroa Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Koronabirusa