Politika -

"Kartzelaldi arindua"

Foruria ETAko presoa kalean da, gaixotasun larri bat duelako

Minbizia zuela esan ziotenetik, espetxera sartu eta gutxira, hainbat alditan izan ditu gaixoberritzeak, azkenengoa 2010ean eta diagnostiko larriarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ramon Foruria ETAko presoa, gaixotasun larri bat duena, etxean da "kartzelaldi arindua" egoeran, Etxeratek zabaldu duenez.

Foruria (Markina, 1950) 2003ko iraliaren 14ean atxilotu zuten eta Venezuelatik Espainiaratu zuten. 2005ean 40 urteko zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak "Eibar" komandoko kideei informazioa emateagatik. Komando horrek lau guardia zibil hil zituen Markinako (Bizkaia) taberna batean.

Egun, Dueñaseko kartzelan egotea egokitu zioten , baina Basauriko espetxean zegoen.

Etxeraten arabera, espetxera sartu eta gutxira maskuriko minbizia zuela diagnostikatu zioten eta horrezkero hainbat gaixoberritze izan zituen 2008 eta 2010ean, azken hori diagnostiko larriarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea