Politika -

Politika

Rubalcabaren proposamenak 'xelebreak' direla esan du Erkorekak

Politikari jeltzaleak "egunero olagarroa jaten ibili" eta "hanka ez sartzeko" isilik egotea leporatu dio Rajoyri. Bestalde, desagertzeak azaroko hauteskundeak ez lituzkeela baldintzatuko esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Presidentetzarako PSOEko hautagaiak "jarduera frenetikoa" agertzen duela eta bere proposamenak "oso xelebreak" direla adierazi du Josu Erkoreka Kongresuko EAJko bozeramaileak.

Mariano Rajoyri dagokionez, "egunero ahoa olagarroz betetzea" eta "isil-isilik egotea" leporatu dio "horrela hanka sartzeko arriskua saihestu" eta azaroako hauteskundeetako garaipena ziurtatzeko.

EAJko bozeramailearen ustez, Rubalcabaren helburua "bere burua aurkeztea, denbora berreskuratzea eta Gobernuaren azken urteetako zenbait jarreretatik aldentzea" da, "nahiz eta Gobernu horren parte izan".

Rajoy, olagarria jan eta jan

Mariano Rajoy PPko liderrari dagokionez, bere lekuari eusteko "ezer ez gertatzea eta gertakizunik ez eragitea" komeni zaiola azpimarratu du. Horregatik, Erkorekaren ustez, Rajoy "olagarroa jatera joaten da egunero, oso plan gomendagarria, baina udako gastronimiari eta aisiari dagokiona, besterik gabe"

Jeltzalearen esanetan, "gauzak ondo atera zaizkio PPri azken boladan eta duten arrisku bakarra gauza asko egin eta horietako batean hanka sartzea da".

ETAren amaiera

Bestalde, ETAren desagerpenak ez lukeela "azaroaren 20an eragin handirik izango" uste du EAJko bozeramaileak.

Azkenik, ETAri "desagertzeko" deia egin dio, bere iritziz seinale ona litzateke "ETAren mugimenduen eraginen zain inor ez egotea, ez gaur, ez etorkizunean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea