Politika -
Madrilgo Ruber klinikan dago
Mayor Oreja ospitaleratu dute trafiko-istripu baten ostean
Bere egoera ez da larria, baina baliteke gaurko gaua ospitalean pasatzea.
Erredakzioa
Jaime Mayor Oreja Partidu Popularreko eurodiputatuak zirkulazio ezbeharra izan Madrilen. Eskorialeko San Lorenzo inguruko mendian izan du ezberaharra Mayor Orejak.
Bizikletan zihoala, Eskorialean aldapa behera erori egin da, eta horko ospitalera eraman dute lehenbizi eta gero berak eskatuta, Madrilgo Ruber klinikara.
Buruko traumatismoa duela esan dute senideek. Bere egoera ez da larria, baina baliteke gaurko gaua ospitalean pasatzea, eta bihar bertan etxera itzultzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea