Politika -

Osasun arrazoiengatik

Ibon Iparragirre ETAko presoa Sevillatik Basaurira eramango dute

Osasun arrazoiak direla eta datozen egunetan eramango dute Basauriko espetxera. Auzitegi Nazionalak hiru urteko kartzela zigorra ezarri zion maiatzean PSEko egoitza baten aurka atentatua egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Iparragirre Burgoa ETAko presoak Sevillako espetxea utzi du eta datozen egunetan Basauriko kartzelara eramango dute, antza osasun arrazoiengatik.

Espetxe iturrien arabera, distantzia handiko lekualdaketek egunak irauten dituzte eta batzuetan geldialdiak egin ohi dira beste kartzela batzuetan.

Auzitegi Nazionalak joan den maiatzean epaitu zuen Iparragirre. Hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2008ko apirilaren 20ean Elgoibarko PSEko egoitzaren kontra lehergailua jartzea leporatuta.

2010eko urtarrilean atxilotu zuten Iparragirre, antza legalek osatutako talde baten buru zen. Operazio honetan hainbat zulo aurkitu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea