Politika -
Zerrendagaia izan daiteke
Garcia Goena GALeko biktimaren alarguna, PPko alderdikide
"PPn sartzea denbora luzean hausnartu dut, baina erabakia hartzeko azken pausua Bildu erakundetan sartu izana izan da, terrorismoaren biktimei mespretxu handia egitea deritzodalako", azaldu du.
Erredakzioa
Laura Martin Juan Carlos Garcia Goena kontzientzia-objektorearen alargunak izena eman du PPn eta alderdiak ez du baztertzen azaroaren 20ko hauteskundeetako zerrendetan sartzea. Gracia Goena GALek hil zuen 1987. urtean.
Antonio Basagoiti eta Borja Semper PPko agintarien babesa du eta PPko alderdikide bihurtuta, Martinek "Bilduk mespretxatzen dituen ETAko biktimei babesa ematea" nahi duela azaldu du El Mundo egunkarian egindako adierazpenetan.
"PPn sartzea denbora luzean hausnartu dut, baina erabakia hartzeko azken pausua Bildu erakundetan sartu izana izan da, terrorismoaren biktimei mespretxu handia egitea deritzodalako", azaldu du.
Honen harian, azpimarratu egin du; "ETAk ez ditu oraindik armak entregatu eta Martin Garitanok esan eta egiten dituen gauzak ez dute bakearen helburua hurbilago ikusten laguntzen. Niretzat, terrorismoaren biktima guztiak berdinak dira".
Martinek ondo daki PPn sartu izana "biktimak manipulatzeko saioa" dela iritziko diotela askok, baina erabakia ondo "hausnartutakoa eta arrazoitutakoa" dela azpimarratu du, "PP terrorismoaren biktimengatik kezkatuta dagoen alderdi bakarra delako".