Politika -

Bilboko Aste Nagusia

Kaskagorrik ETA goratzeko ekitaldirik ez duela egingo esan du

Konpartsaren arabera, Auzitegi Nazionalak debekatutako hiru ekitaldiak ez egiteko arrazoirik ez dago: "Kaskagorrirenak omen diren ekitaldi horiek ez dira existitzen".

Kaskagorrik ostegun arratsaldean hitz egin du. Argazkia: EFE
Kaskagorrik ostegun arratsaldean hitz egin du. Argazkia: EFE
Kaskagorrik ostegun arratsaldean hitz egin du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaskagorri konpartsak, Bilbokoetako batek, Aste Nagusian ETA goratzeko ekitaldirik ez duela egingo esan du. Taldeak zehaztu duenez, Auzitegi Nazionalak debekatutako hiru ekitaldiak ez egiteko arrazoirik ez dago: "Kaskagorrirenak diren ekitaldi horiek ez dira existitzen", aipatu dute.

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin ditu Kaskagorri konpartsak Bilboko Aste Nagusian presoekin egin asmo zituen hainbat ekitaldi terrorismoa goratzeko arriskua zegoelakoan.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Fiskaltzak eta Dignidad y Justiciak eskatu ondoren hartu du erabakia epaileak. Gainera, Ertzaintzari ekitaldiak zaintzeko eskatu diote, deliturik egin ez dadin eta eginez gero, beharrezko neurriak har ditzan.

Debekatutako ekitaldiak "errepresaliatuen senideekin" egin behar zituzten, gaur 15:00etan, gauerdian, eta bihar goizaldeko hiruetan.

Aipatu iturrien arabera, epaileak gogorarazi du konpartsari aurten ere ez diotela jaietan parte hartzen uzten 2009an presoen argazkiak erakusteagatik eta iaz Auzitegi Nazionalak antzeko beste ekitaldi bat debekatu zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea