Politika -
Euskal Herriko fiskalitatea
Pastor: 'PSEk ez du zalantzarik izango harmonizazio fiskala ezartzeko'
PSE-EEko bozeramaileak azaldu duenez, "gehiago irabazten duenak eta krisiaren eragina pairatzen ez duenak elkartasuna erakutsi beharko du".
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak ohartarazi duenez, EAJko Eusko Jaurlaritzako aurreko Gobernuek ez bezala, PSEk harmonizazio fiskala ezarriko du, fiskalitate alorrean Foru Aldundi bakoitzak "bere aldetik jotzen baldin badu".
"Ona litzateke akordioa lortzea eta horren alde egingo du Eusko Jaurlaritzak baina litekeena da Aldundi bakoitzak bere aldetik jotzea eta Gobernuak harmonizatzeko gaitasuna du", zehaztu du.
Zentzu honetan, Pastorrek gogoratu duenez, EAJk ez zuen "Aldundietan eskua sartu" baina "xedapen hura indarrean dago eta legearen araberakoa da; ondorioz, ezar daiteke".
Fiskalitatearen gainean lehendakariak egindako proposamenari aipamena egin dio Pastorrek. Honen arabera, soldatu handiek zerga handiagoak ordaindu behar izango dute, Ondarearen gaineko Zergaren bitartez. "Gehiago irabazten duenak eta krisiaren eragina pairatzen ez duenak elkartasuna erakutsi beharko du", gaineratu du.
"Euskadiko ongizateari laguntzeko asmoa" dutela erakusteko eskatu die zenbait enpresari euskaldunei. "Nik eskatuko nieke. Aberastasuna eta lanpostuak sortzeaz gain, guztion ongizateari apur bat gehiago eskaini diezaiokete", adierazi du sozialistak.
Fiskalitatearen proposamenerako akordioa
Pastorrek ez du ukatu fiskalitateari buruz lehendakariaren proposamena geldiarazteko Alderdi Popularraren eta EAJren arteko balizko akordioa gauzatu izana.
"Baliteke Bizkaiko eta Arabako Politika Fiskalaren Euskadiko Batzordean EAJk eta PPk bat egitea, Eusko Jaurlaritzak proposamenari eustea eta Bilduk bestelako bat aurkeztea. Horrek berdinketa bat ekarriko luke, hau da, blokeo politiko antzeko bat", azpimarratu du.