Politika -

Kataluniako ETAko ika-mika

Pastor (PSE): 'Garitanok hanka-sartze ederrak izan ohi ditu'

PSE-EEko bozeramaileak ohartarazi duenez, "ezker abertzaleak ETAren amaiera exijitzen ez badu eta arau demokratikoak errespetatzen ez baditu, egoera lazgarria pairatuko du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk Katalunian egindako atentatuen gainean Martin Garitanoren adierazpenak gogoan hartu ditu Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak. Honen esanetan Garitano ahaldun nagusiak "hanka-sartze ederrak izan ohi ditu, huts egin du, hauteskundeen ondorengo euforia hodei batean dago".

Hala ere, Pastorren arabera, gertatutakoa ez da "ustekabekoa edo nahi gabekoa izan, Garitanok berak ere esandakoan sinesten duelako. Ordea, "esan beharko lituzke zenbait gauza daude eta oraindik ez ditu esan", gaineratu du.

Zentzu honetan, Garitanok "hausnarketa" egiteko desioa azaldu du Pastorrek. "Datozen agerraldi publikoetan gipuzkoarrekin eta Aldundiaren kudeaketarekin lotutako proposamenak aurkeztea" espero du Euskadiko sozialisten bozeramaileak.

Gauzak horrela, "zuhurtziaz, erantzukizunez eta moral demokratikoarekin aritzeaz" aholkatu dio Garitanori. Pastorren esanetan, herritarren ordez jokatzen ez baldin badu, horrek "datozen hauteskundeetan ondorioak ekarriko dizkio".

Ezker abertzaleari abisua

Halaber, PSE-EEko bozeramaileak ohartarazi duenez, "ezker abertzaleak azken pausua ematen ez badu eta ETAri desagertzeko exijitzen ez badio, egoera lazgarria biziko du". Gainera, "Fiskaltzaren eta Auzitegien arabera, ezker abertzaleak arau demokratikoei begirunea erakusten ez badizkie, litekeena da legez kanpo jotzea".

"Ilegalizazioa saihesteko zer egin behar duten azaltzea ez da beharrezkoa, ETAren desagerpena eskatzeko autonomia politika eta ausardia nahikorik duela erakutsi behar du baizik", amaitu du bozeramaile sozialistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea