Politika -
Eztabaida Kongresuan
Rubalcabak Zapaterori: 'Kafe bat edatera noa, lo hartzen ari naiz eta'
Presidentegai sozialistak Kongresuko korridorean egin dizkio adierazpenok Zapaterori eta telebistako kamera batek 'harrapatu' du.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren presidentegaiak lo hartzen ari zela eta kafe bat edatera joan behar zela esan dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari Kongresuko korridoreetan, Konstituzioaren Erreforma eztabaidatzen hasi aurretik.
Telebista kamera batek 'harrapatu' ditu Rubalcabaren hitzok. Barne ministro ohiak bilera-sorta izan zuen atzo alderdikideekin Konstituzioaren erreformaren nondik norakoak azaltzeko.
Korridorean egin dute topo Zapaterok eta Rubalcabak eta azken horrek honakoa esan dio: 'Kafe bat edatera noa, lo hartzen ari naiz eta'.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea