Politika -
Zizur Nagusia
Pintada mehatxagarriak agertu dira ETAko preso ohi baten etxean
"Eder muérete" eta diana bat margotu dizkiote etxearen aurrealdean, baina horiek salatu ondoren, Udako langileek garbitu egin dituzte.
Erredakzioa
ETAko preso ohi batek Zizur Nagusiko bere etxebizitzan pintada mehatxagarriak egin dizkiotela salatu du udaltzainen aurrean eta "falangista talde batek" egin dizkiola esan du.
Udaltzaingoak horren berri izandakoan, pintada iraingarrien aurrean jokatzeko aurretik finkatuta dagoen protokoloa abiatu dute eta garbiketa zerbitzuetako langileak bidali dituzte horiek ezabatzera.
Honen berri eman duenaren arabera, pintadan "Eder muérete" jartzen zuen diana baten barruan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea