Politika -

Aurre-kanpaina

Berreraikuntzarako 'Covid tasa' aplikatuko duen hiruko gobernua nahi du Gorrotxategik

Elkarrekin Podemos-IU alderdiko lehendakarigaiak osasunean egiten den inbertsioa handitu nahi du BPGren % 7ra arte eta "hezkuntzako finantzazioa blindatu".

Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia
Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaiak “berreraikuntzarako plana” aurkeztu du, eta, beste neurri batzuen artean, “osasungintza eta hezkuntza publikoa” blindatzea eta ‘covid tasa’ bat ezartzea proposatu ditu. Hori guztia gauzatu ahal izateko EH Bildu eta PSE-EE hiruko gobernu bat osatzera deitu ditu.

Donostian egindako prentsaurrekoan, koalizioak Euskadi krisitik ateratzeko berreraikuntza planaren berri eman du. Plana “hauteskundeen testuinguruan” sortu dutela onartu du Gorrotxategik, eta hori kontuan izanda “indar progresistei” bat egiteko deia egin die.

Koronabirusak “estu eta larri” jarri gaituela eta, batez ere, zerbitzu publikoan eta babes sozialean “sistemak dituen urratuak” agerian utzi dituela adierazi ostean, euskal gizartean osasuna babestearen aldeko “akordio garrantzitsuak” ematen ari direla azpimarratu du.

Krisi honetatik ezin dugu atera 2008ko hutsak errepikatuz, gehiengo sozialak babestu behar dira. Eta adostasun horiek politikara eraman behar ditugu”, esan du lehendakarigaiak, gizarteak “eskubideak babesteko oinarriak jartzea” aldarrikatzen duela esan aurretik.

“Berreraikuntza morea, gorria eta berdea”

Gorrotxategiren ustez, beharrezkoa da “normaltasun berrira beharrezko tresnekin” iristea eta, horretarako “erabateko iraulketa eman behar da”, Euskadin “berreraikuntza more, gorri eta berdea” egin ahal izateko.

Horrela, uztailaren 12ko hauteskundeetan “euskal herritarren hurrengo bi belaunaldien etorkizuna” erabakiko dela adierazi du. “Euskadik aldaketa politikoa behar du, enplegua sortzen duen industria-birmoldaketa egin eta etorkizuneko Euskadi bat sortzeko, kalitatezko zerbitzu publikoekin eta berdintasuna eta bidezko banaketa bermatzen duen fiskalitatearekin”. Horretarako, Gorrotxategiren iritziz, “ezker progresista behar da”.

Neurri zehatzak

Berreraikuntzarako planaren barruan dauden neurrien artean “osasun publikoa Aurrekontuen bidez blindatzea” dago, “inbertsioa BPGren % 7ra iritsi arte igota, Europar Batasuneko herrialde aurreratuenek egiten duten moduan”.

Beste neurrietako bat hezkuntza publikoa blindatzearena da, “murrizketak” irauliz eta aurrekontuan BPGaren % 6ra arte igota.

Halaber, ‘covid tasa’ izeneko berreraikuntzarako zerga sortzearen alde agertu da: “Gure asmoa da zerga hau Ondarearen eta ondasun handien zergarekin uztartzea da, edo, beharrezkoa balitz, ordezkatzea”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Politika Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak COVID kasuak Miren Gorrotxategi