Politika -

Gastu publikoa mugatzeko legea

Kataluniak defizitaren egonkortasunerako lege propioa bilatuko du

Kataluniako Gobernuko bozeramaileak baieztatu duenez, "Gorteek Kataluniari nola jokatu behar duen ezarri baino lehen" gastuaren egonkortasunerako lege propio bat onartzeko asmoa dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Gobernuak gastuaren egonkortasunerako lege bat onartzeko asmoa erakutsi du, PPk eta PSOEk adostutako erreforma konstituzionala alde batera utzita. Horrela baieztatu du Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak Batzorde Betearazle osteko eskainitako prentsaurrekoan.

Homsek gogoratu duenez, Kataluniako Gobernuak eta PPk tankera horretako legea adostu zuten, 2011ko Aurrekontuetan babesa eskaintzearen truke.

Bozeramaileak azpimarratu duenez, Kataluniako Gobernuak erreforma konstituzionala errefusatu du. Honen esanetan, Generalitateko gastuen muga ezartzea Kataluniako Parlamentuaren esku dago. Bozeramaileak ez du lege berri honi buruzko xehetasunik eman baina nabarmendu duenez, lege estatala indarrean sartu baino lehen ezartzeko asmoa dute.

Kataluniako Gobernuko CiUko 10 diputatuk uko egin diote astearte honetan Kongresuan izandako erreformaren bozketan parte hartzeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea