Politika -
Bilbon
Rubalcabak aberastasunaren 'ondarearen gaineko zerga' nahi du.
Enpresariekin egindako bileran, ekonomiaren eredu euskalduna goretsi du, eta krisia gainontzeko komunitateek baino "askoz hobeto" eusten ari dela azpimarratu du.
Erredakzioa
Rubalcabak PSEko kargu publikoekin izan duen bileran lehendakariak "gutako bat" bezala aurkeztu du eta Rubalcaba gobernuko presidente izango balitz, bermea litzatekeela terrorismoaren eta indarkeriaren zikloa behin betiko isteko, adierazi du. "Orain dugun lasaitasun egoera Alfredo Perez Rubalcabari esker" dela gaineratu du.
Biolentzia eza "ez da ezker abertzalearen oparia izan", "guk irabazi dugu, demokratek, zuzenbide estatuarekin, eta izuaren xantaiari uko egin eta zutik jarri den gizarteari esker". "Eta honi buruz hitz egiten dugunean, beti Alfredo Perez Rubalcabaren izena agertzen da", gaineratu du.
Gobernuko presidente bezala, Rubalcaba, "Euskadiko biolentzia zikloarekin bukatzeko bermea" dela adierazi du Patxi Lopez lehendakariak, eta "ongizatearen estatua eta politika sozialak bermatu ditzazkeena" izango dela esan du, baita, "gehien behar dutenenekin eta ahulenekin egoteko" ezkerra irudikatzen duela ere.
Bilera honetan, lehendakariaz gain Jaurlaritzako beste hainbat ordezkari egon dira. Herrizaingo Sailburua, Rodolfo Ares, Justizia Sailburua, Idoia Mendia, Bizkaia eta Arabako PSEko idazkariak, Jose Antonio Pastor eta Txarli Prieto, Gobernuaren ordezkaria, Mikel Cabieces eta Txiki Benegas eta Eduardo Madina diputatu sozialistak, besteak beste.
Rubalcabak "bakeari azkar ohitzen garela" eta "ETAren su-etena, tinko mantentzeari esker" izan dela esan du.
Aurrekontuen egonkortasuna
Rubalcabaren hitzak ekonomikoak izan dira batik bat. Defizita legez murrizteko helburua duen Erreforma Konstituzionalaren defentsa sutsua egin du Alfredo Perez Rubalcabak PSE-ko kargu publiko eta agintarien aurrean.
Beste erkidegoekin alderatuta, Euskadik ez duela hain krisialdi gordina esan du, eta egoera hemen ez dela hain larria. Zentzu honetan, "defizita ez dela ezkerrekoa" azpimarratu du. "Defizita behar denean erabiltzeko dago, bestea xahutzaile hutsa izatea da, zor handia dagoenean ongizatearen estatuari egiten zaiolako kalte". "Defizitaren etengabeko erabilera dinamita da ongizatearen estatuarentzat", eta "seguru batzuek gai hau murrizketak egiteko erabiliko dutela" salatu du.
Diru-sarrerak pixka bat igotzearen eta gastuak pixka bat jaistearen alde azaldu da. Honetarako, ondarearen gaineko zerga berreskuratzea proposatu du, baino ez "lehen zen bezalakoa, erdi-mailako klaseentzat zena", "aberastasunaren zerga bezala" baizik. Erregimen orokorreko "aldundiak kentzearen" alde ere azaldu da gastuak jaisteko. Ondorioz, "defizitari aurre egiten diot, baina hezkuntza eta osasuna kaltetu gabe". "Hori beste batzuek egiten dute" gaineratu du.
Bilera euskal enpresariekin
Gobernuaren presidentetzarako hautagai sozialistak, Alfredo Perez Rubalcabak, egungo sozietateen gaineko zergaren inguruko hausnarketa bat ireki nahi du, "oso asimetrikoa" dela eta horrekin "enpresa handiak txikiak baino hobeto mugitzen direla" usten duelako. "Hausnarketa bat irekin nahi dut, besterik ez; horretan lanik egin ez dudanez, ez dut horren berri eman nahi", adierazi du.
Hautagaia denetik, enpresetako arduradunekin duen lehenego bilera da, eta bere proposamenak ezagutzen dituztenen artean euskadunak lehenbizikoak izatea nahi izan du. "Nire bizitza politikoan haiekin harremanak izan ditut askotan, gauza asko eskertu nahi dizkiet, eta batzuekin maitasun handia daukat".
Gainera, Rubalkabak ekonomiaren eredu euskaduna goretsi du, izaera industriala eta ahalegin guztia nazioartean eta I+G+B-an egiteaa azpimarratu du; eta baita krisia gainontzeko komunitateek baino "askoz hobeto" eusten ari dela.