Politika -

A-20

Bilduk eta EAJk bilera egingo dute hauteskunde-itunaz hitz egiteko

Bilduko ordezkariek jakinarazi dute bilera datorren astean izango dela. Koalizioaren helburua "indarrak batuz" Madrilen autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea izango omen da.

Bilduko ordezkariak, prentsaurrekoan. Argazkia: Efe
Bilduko ordezkariak, prentsaurrekoan.
Bilduko ordezkariak, prentsaurrekoan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk iragarri du datorren astean EAJrekin batzartuko dela azaroaren 20ko hauteskundeetarako hauteskunde-itun bat adosteko asmoz. Koalizioaren helburua "indarrak batuz" Madrilen autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea izango omen da, aldarrikapen hori ezin baita proposamen "alderdikoiekin" egin.

Peio Urizar EAren idazkari nagusiak, Oskar Matute Alternatibaren bozeramaileak eta Jone Goirizelaia ezker abertzaleko kideak eman dute bileraren berri Bilbon eman duten prentsaurreko batean. Duela hilabete baino gehiago egindako eskaintza bat den arren eta Iñigo Urkullu EAJren presidenteak hedabideetan errefusatu egin badu ere, Urizarrek esan du bilera deialdiak indarrean jarraitzen duela.

Bilduko ordezkariek EAJk Konstituzioaren erreformari aurkeztuko dizkion bi zuzenketak izan dituzte hizpide. Matutek esan du autodeterminazioaren aldeko proposamenak "ibilbide gutxi" izango duela eta "itxurakeria" besterik ez dela, EAJk Gobernuko alderdiekin izan duen jarrera zuritzeko.

Hori dela eta, hauteskunde koalizioa egitearen garrantzia azpimarratu du, aldarrikapenak "batuta" egiteko, "interes alderdikoietatik at".

"Jarrera indartsuagoa izan nahi dugu eta sakondu egin nahi dugu autodeterminazio eskubidearen defentsan, ez zuzenketa huts batera mugatu", gaineratu du Matutek.

Datorren astean EAJrekin izango duten bileraz galdetuta, Urizarrek ez du xehetasunik eman nahi izan eta "diskrezioa" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea