Politika -

Desobedientzia delitua

Auzitegi Gorenak irailaren 17an berrikusiko du Torraren inhabilitazioa

Gorenak berretsiz gero, Quim Torra Kataluniako presidenteari Kataluniako Auzitegi Nagusiak jarri zion urte eta erdiko inhabilitazio zigorra tinkoa izango da.

Quim Torra. Artxiboko argazkia: EFE
Quim Torra artxiboko argazki batean.
Quim Torra. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Zigor arloko Salak irailaren 17a ezarri du Quim Torra Kataluniako Gobernuko presidenteak urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri zion epaiaren aurka jarri zuen helegitea aztertzeko bistarako data gisa.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Torra zigortu zuen abenduaren 19an, ez baitzuen bete Hauteskunde Batzorde Zentralak emandako agindua, horrek, 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde kanpainan, Gobernuak politikari independentista espetxeratuen aldeko pankarta bat eta lazo urdin bat kentzeko eskatu eta gero.

Hori dela eta, urte eta erdiko inhabilitazioa eta 3.000 euroko isuna jarri zioten desobedientzia delitua egiteagatik, eta, orain Gorenak berretsiz gero, zigor hori tinkoa izango da. Torrak Hauteskunde Batzordeari desobeditu izana aitortu zuen Kataluniako Auzitegi Nagusian 2019ko azaroaren 18an egindako epaiketan, “legez kanpoko agindu bat betetzea ezinezkoa zela” argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Auzitegi Gorena albisteak Epaiketak bideoak Eguneko albisteak Albisteak