Politika -

Pariseko auzitegia

Chirac epaituko dute nahiz eta presidente ohia epaiketan ez egon

Frantziako presidente ohiak alzheimerra du eta familiak txostena aurkeztu du memoria galera dela eta epaiketan parte har ez dezan. Parisko alkate zenean ustez egindako ustelkeria leporatzen diote.

Jacques Chirak Frantziako presidente ohia, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Jacques Chirak Frantziako presidente ohia, artxiboko irudian.
Jacques Chirak Frantziako presidente ohia, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jacques Chirac Frantziako presidente ohiaren aurkako epaiketa hasi du gaur Pariseko auzitegiak. Chirac nahiz eta epaiketan ez egon epaituko dutela erabaki du auzitegiak.

Haren abokatuek ordezkatuko dute Chirac. Epaiketa arratsaldeko lehen orduan hasi da, nahiz eta auzipetu nagusia bertan ez egon.

90eko hamarkadan, Parisko alkate zenean, ustez egin zuen ustelkeriagatik epaitu nahi dute, izan ere, 20 gezurrezko lanpostu sortu zituela leporatzen diote eta 150.000 euroko isuna eta 10 urte arteko kartzela-zigorra jaso dezake horregatik.

79 urteko presidente ohiak Alzheimerra du eta horixe izango da Dominique Pauthe Parisko Auzitegiko presidenteak aztertu behar izan duen lehenengo gaia, izan ere, estatuburu ohiaren familiak txostena aurkeztu du epaiketan parte har ez dezala eskatzeko.

Chiracen emazteak eta alabak eskatuta egindako txostenean agertzen denez, duela hilabete batzuk atzeman zizkioten arazo neurologikoen ondorioz memoria galdu du presidente ohiak.

Txostenarekin batera, Chiracek gutuna idatzi du abokatuei bere izenean hitz egiteko aukera ematea eskatuz.

Chiracen osasun egoerari buruzko beste txosten bat eska dezake epaileak eta gai den edo ez erabakitzeko galdeketa bat egitea ere bada aukera posibleetako bat.

Fiskaltzak auzia artxibatzea eskatu zuen instrukzio prozesuan, beraz, orain litekeena da Chiracen absoluzioa eskatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea