Politika -

Hauteskunde orokorrak

Ekintzaileei zergak jaistea promestu du Rajoyk

Halaber, hauteskundeak irabazten badiru Espainiako gastu publikoa berregituratuko duela aurreratu du PPko hautagaiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPko presidenteak aberatsen zergekin "demagogia" egitea leporatu dio astelehen honetan Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko hautagaiak (ez du haren izena aipatu), eta hark "ondarearen gaineko zerga" kendu zuela eta "espainiar guztiei" zergak igo zizkieta gogorarazi du.

Hori horrela, hauteskundeak irabazten baditu, ekintzaileei zergak jaitsiko dizkiela aurreratu du, enplegua sortzea helburu.

Ondo Ceron egindako elkarrizketa batean, Rajoyk azaldu du gastu publikoa berregituratuko duela, baina "oinarrizko zerbitzuak errespetatuta". Hain justu, Maria Dolores de Cospedal Gaztela-Mantxako presidenteak egindako murrizketak jarri ditu adibide.

Halaber, probintzia aldundiak kentzea errefusatu du, erakunde horiek "herri txikietan bizi diren 15 milioi espainiar" artatzen dituztela argudiatuta.

Telebista autonomikoen pribatizazioari dagokionez, Rajoyk esan du legea aldatu nahi dutela, pribatizazioa egin nahi duten erkidegoek egin ahal dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea