Politika -

Estatuko Aldizkari Ofiziala

'Ibarretxe Plana' argitaratu du BOEk hiru urte geroago

Herri-kontsulta baten alde Eusko Legebiltzarrak onartutako testua larunbatean argitaratu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialak. Argitalpenarekin legea betetzen dutela azaldu du Presidentetza Ministerioak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Ibarretxe Plana', herri-kontsulta baten alde Eusko Legebiltzarrak onartutako testua, asteburuan argitaratu zuen Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE). Gasteizko Ganberak duela hiru urte onartu zuen egitasmoa.

Presidentetza Ministerioko iturriek azaldu dutenez, iragan larunbatean argitaratu zuten testua eta ez da akats bat izan. Argitalpenarekin legea betetzen dutela azaldu dute.

Horrela, Eusko Legebiltzarrak bere garaian onartutako testua jasota geratu behar zela azaldu dute iturriek, eta horregatik BOEn argitaratu da, gainerako erkidegoetako Ganberekin egin bezala.

Onartutako arauak BOEri igortzen ez zizkion erkidego bakarra zen EAE, baina Patxi Lopez Lehendakaritzara heldu denetik egoera aldatu dela azaldu dute iturriek. Hala ere, argitalpenak atzerapen logiko batekin eta pixkanaka ematen ari direla erantsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea