Politika -

Espainiako errege emeritua

Nafarroako Parlamentuak Juan Carlos I.aren koadro bat kendu du

Espainiako errege emerituaren koadroa Gobernu Aretotik kentzeko eskaerak Izquierda-Ezkerra, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos alderdien babesa eta Navarra Sumaren aurkako botoa izan du.

Navarra Suma alderdiak soilik egin du adierazpenaren kontra. ETBren bideo batetik hartutako irudia
Navarra Suma alderdiak soilik egin du adierazpenaren kontra
Nafarroako Parlamentuak errege emerituaren erretratua kendu du

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituaren koadro bat eraikineko Gobernu Aretotik kentzea adostu dute gaur, astelehenarekin, Mekarako abiadura handiko trena eraikitzeko lanetan ustez komisioak kobratu baitzituen.

Adierazpenak Izquierda-Ezkerra sustatzailearen, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemosen aldeko botoa jaso du, eta Navarra Sumaren kontrakoa.

PSN, baina, Navarra Sumari batu zaio adierazpenaren beste puntu baten aurka egiteko; Diputatuen Kongresuan afera hori ikertzeko batzorde bat egitearen alde egiten zuen puntuaren kontra, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a albisteak Nafarroa gaur Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak