Politika -

Bilera Kongresuan

EAJ eta PSOE beste zortzi transferentzia adosten saiatuko dira gaur

Hizpide izango dituzten transferentzien artean garrantzi handiko hiru daude: AP-68 autobidea, aldiriko trenak eta kreditu eta banku eskuduntzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOE eta EAJ batzartu egingo dira gaur Kongresuan, aurten Euskadira 20 eskuduntza transferitzeko helburuz iazko urrian sinatutako akordioa gauzatzen bukatzeko. EAJk aurtengo Aurrekontuak babestearen truke sinatu zuten akordioa. Hori horrela, urtea bukatu baino lehen zortzi transferentzia gauzatu behar dira oraindik.

Azken bilera uda baino lehen egin zuten, eta orduan urteko lehen seihilekoan transferitu beharreko azken sei eskuduntzak adostu zituzten.

Bilera horretan, gainera, irailaren lehen astean berriz biltzea hitzartu zuten, bigarren seihilekoan gauzatu beharreko zortzi transferentziak hizpide.

Hurrengo Aurrekontuak babesteko, transferentzien akordioa betetzea jarri zuen baldintza EAJk, baina azkenean sozialistek ez dute babes hori beharko, 2011ko Aurrekontuak hurrengo Gobernuak egingo baititu.

Nolanahi ere, PSOEk sinatutakoa betetzeko asmoa agertu du, eta EAJk Espainiako Gobernua aldatu baino lehen itxi nahi ditu transferentziak.

Autobideak eta aldiriko trenak

Hain zuzen ere, gaur hizpide izango dituzte zortzi transferentzien artean EAJren ustez oso garrantzitsuak diren hiru daude, hots, AP-68 autobidearen titulartasuna, kreditu eta banku eskuduntzak eta aldiriko trenak.

Gainerako bostak hauek dira: Soldatak Bermatzeko Funtsa, bidaia agentziak, farmazia-produktuen legeak gauzatzea, eskola seguruak eta segurtasun zerbitzu pribatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea